2010-05-27

** TUTORIALA **

Ondoren Elvak eta nik klaserako burutu behar izan dugun tutoriala erakusten dizuet. Honetan, posta elektroniko bat irudi batekin nola bidali azaltzen dugu.


euskaltube.com bideoak | Izenburua: TUTORIALA | Erabiltzailea: marina

** LURRAREN ATMOSFERAREN GAS KONPOZSIZIOA **

Hemen jartzen dizuet interneteko blog batean aurkitu dudan  "Lurraren atmosferaren gas-konposizioa eta hauen desoreka eralatiboa"ri buruzko taula bat.


"Lurraren atmosferaren gas-konposizioa eta hauen desoreka eralatiboa"

2010-05-26

** ALDAKETA KLIMATIKOA **

Aldaketa klimatikoari buruzko ondorengo liburuxka hau, Calameo deituriko web orritik atera dut.Argitalpen hau aukeratu dut nire gaiarekin guztiz lotuta dagoelako eta aldaketa klimatikoaren gaia oso garrantzitsua iruditzen zaidalako, honen inguruan sentsibilizatu behar baikara.


 http://es.calameo.com/read/000123811d00b721904f4

2010-05-24

** WEBQUEST-ak **

Hona hemen sarean ingurumenari buruz aurkitu ditudan bi webquest: Bata, Gernikako Institutuko DBHko 4.mailako ikasleek burututakoa da, Euskal Herriko Biodibertsitatearen ingurukoa, alegia. Bigarrena, aldiz, Kutsadura eta Energia Berriztagarrien erabileraren ingurukoa dugu, hau, DBH 3. mailara zuzenduta dagoelarik:

http://www.gernikabhi.com/WQsarean/index.htm 

http://www.alboan.org/docs/expEducativa/kutsaduraetaenergiaberriztag.htm

2010-05-13

** ETXEKO KONTSUMOA **

Etxeko tresnen energia-kontsumoari dagokionez, hona hemen kontuan hartu beharreko
baldintzak: etxean zenbat lagun bizi diren, ur asko ala gutxi erabiltzen
den, eta zer bonbilla eta etxetresna elektriko mota erabiltzen diren. Horrenbestez,
izugarri handiak izan daitezke aldeak, kasu partikular bakoitzean zerrendako
elementu bat bi edo hiru postu igotzeko edo jaisteko modukoak.

** MAPA KONTZEPTUALA **

2010-05-05

** ALDAKETA KLIMATIKOA **

Hemen aurkezten dizuet "ehworldskate" youtubeko erabiltzaileak aldaketa klimatikoaren inguruan editatzen duen bideo bat:

** ZER DA ESKOLA AGENDA 21? ** (Lekeitioko Eskola Publikoa)

Eskola Ag21 hezkuntza eta ingurumen proiektu partehartzailea bat da, komunitate osoa ( gurasoak, ikasleak eta irakasleak) parte hartzen duelarik.

ZERGATIK GARATZEN DUGU PROIEKTUA?

Hezkuntza kalitatea hobetzen duelako.
Eskolako kudeaketa garbiagoa izateko, jasangarritasuna bultzatuz eta inguru atseginagoa lortuz.
Tokiko AG21ean parte hartu eta herriko iraunkortasunean eragina izan nahi dugulako..


MUGIKORTASUNA da azken bi ikasturtetan lantzen ari garen gaia. Izan ere, azken hamarkadetan autoa herriko kaleen jabe bihurtzen ari da. Gero eta CO2 gehiago, gero eta  zarata handiago, gero eta arrisku handiago. Eta ez bakarrik herriko kaleetan, gure eskolako inguruak ere badu zer hobetzerik.

HELBURUA?
Kaleetan patsadaz eta osasuntzu ibiltzeko aukera berreskuratu behar dugu. Ikasleak  eskolara lagun artean, era autonomoan eta arriskurik gabe etortzeko aukera eskuratu nahi dugu: “Eskolarako Bide Laguan”
.

**ESKOLA EKOLOGIKOAK**


"Ecoescuelas" Kanpaina nazioarte-mailako irismena duen proiektua da eta ingurumenaz arduratzeko eta babesteko balore batzuk sustatzea eta ikastetxean dituzten ohitura batzuk irakastea du helburu.
Ingurumen-Hezkuntzarako Fundazioa 26 herrialdetako GKE (Gobernuz Kanpoko Erakunde) biltzen dituen erakundea da; 1994an, “Ecoescuelas Kanpaina” izeneko hezkuntza-proiektua, Europako Lehen
Ikastetxe publikoak eta pribatuak biltzen dituen sare bat osatzen du, Espainian, ADEAC elkartearen inguruan, 228 ikastetxe baino gehiago biltzen dituena. Nazio batuekin elkarlanean, munduko beste eskualde batzuetara hedatzen hasi da, bereziki, garapen bidean dauden herrialdeetara. 
Sare horretan sartu nahi duten ikastetxeek ingurumen- eta hezkuntza-irizpide jakin batzuk bete behar dituzte; irizpide horiek ikasleei ohitura ekologikoak ahalik eta modurik egokienean irakasteko aukera emango diete. Horregatik, ikastetxe horietako askok eguzki-panelak eta baratze ekologikoak dituzte eta energia aurrezteko neurriak aplikatzen dituzte, besteak beste, kontsumo txikiko bonbillak erabiltzea eta uraren gastua murriztea. 
Parte hartzen duten ikastetxeen artean, ingurumenarekin inplikazio handiena frogatzen dutenei Bandera Berdea ematen zaie.