2010-03-31

Energia ez-berriztagarriak (Wikipedia)

Erabili ahala agortzen diren energia-iturrietako energiak dira.
          * Petrolioaren errekuntzatik sortutakoa. Petrolioa erregai fosila da, kolore ilunekoa eta likidoa. Bere osagaiak hidrokarburo-nahasketa bat sufrea, oxigenoa eta nitrogenoa dira, neurri aldakorretan.
          * Gas naturalaren errekuntzatik sortutakoa. Substantzia erregai gaseosoen nahastea da: metanoa, etanoa, propanoa, butano nitrogenoa, karbono dioxidoa, hidrogeno sulfuroa, helioa eta argona.
          * Ikatzaren errekuntzatik sortutakoa. Ikatza erregai fosila da, Aro primarioaren aldi Karboniferoan metatutako landare hondarrek jasandako eraldaketen azken emaitza. Lau ikatz-mota daude: antrazita, huila, lignito eta zohikatza.

Energia berriztagarriak (Wipikedia)

Ingurumenaren degradazioa, garapen-bidean dauden herrialdeen eta herrialde garatuen arteko desoreka energetikoa, eta baliabide erregaien ahitzea, energia berriztagarrien garapena bultzatu duten faktoreak dira.
          * Inbertsio handiak eskatzen dituzte normalean.
          * Agortezinak edo oso ugariak dira.
          * Baliabide naturalen aprobetxamendua suposatzen dute.

Erabili ahala inoiz agortuko ez diren energiak dira.Ingurumenarekin errespetutsuak dira eta inguruan eskuratu daitezke.
          * Eguzki-energia. Eguzkitik Lurrera erradiazio elektromagnetiko itxuran iristen den energia mota da. Eguzkia iturri agortezina da, eta energia termikoa edo elektrizitatea sortzeko erabiltzen dugu.
          * Biomasa. Prozesu naturalek eraturiko konposatu organikoetatik lortzen da. Esate baterako, hondakinen hartziduraren ondorioz sortutako biogasa. Naturatik zeharka edo zuzenean ateratzen den energia-erregaia da biomasa.
          * Eolikoa. Haizeak eragiten edo sortzen duen energia da. Gizakiak erabili zuen lehenengoetarikoa izan zen errotak eta abar mugitzeko, eta gaur egun ere erabiltzen da errota industrialei, bonbei…energia emateko.
          * Hidraulikoa. Ibaietako ura da energia honen sortzailea. Ura urtegi batean bilduko da, eta gero, altuera handi batetik erortzen utziko da turbina baten gainera, eta turbinak, jiratzean, elektrizitatea sortuko du.
          * Itsas-energia. Energia lortzeko balio duten hiru itsas fenomeno daude: olatuak, mareak eta sakontasunaren araberako tenperatura-aldaketak eta horiek aprobetxatzen dira elektrizitatea lortzeko… Mareak asko mugitzen diren tokietan daude.
          * Geotermikoa. Lurrak bero itxuran gordetzen duen energia da. Hori lortzeko, ura zorupean jartzen da, barnealdeko berotasuna oso handia den tokietan. Ur hori berotzean, ur-lurrun bihurtu, eta ur-lurruna elektrizitatea sortzeko erabiliko da.

Hona hemen Severn Suziku 12 urteko neskatoak Rio de Janeiron 1992.urtean izan ziren konferentzietan emandako hitzaldia

2010-03-03

Hona hemen kutsadurari buruzko power point bat! Ikusi eta parte hartu zer irutzen zaizuen komentatuz!

Power point bat sartzeko ...

Kutsadura
Bideoan ikusten den bezala, honetan, garaiobideen kutsaduraren arazo eta ondorioak agertzen zaizkigu.
View more presentations from mendigorria.