Ingurumenaren degradazioa, garapen-bidean dauden herrialdeen eta herrialde garatuen arteko desoreka energetikoa, eta baliabide erregaien ahitzea, energia berriztagarrien garapena bultzatu duten faktoreak dira.
* Inbertsio handiak eskatzen dituzte normalean.
* Agortezinak edo oso ugariak dira.
* Baliabide naturalen aprobetxamendua suposatzen dute.
Erabili ahala inoiz agortuko ez diren energiak dira.Ingurumenarekin errespetutsuak dira eta inguruan eskuratu daitezke.
* Eguzki-energia. Eguzkitik Lurrera erradiazio elektromagnetiko itxuran iristen den energia mota da. Eguzkia iturri agortezina da, eta energia termikoa edo elektrizitatea sortzeko erabiltzen dugu.
* Biomasa. Prozesu naturalek eraturiko konposatu organikoetatik lortzen da. Esate baterako, hondakinen hartziduraren ondorioz sortutako biogasa. Naturatik zeharka edo zuzenean ateratzen den energia-erregaia da biomasa.
* Eolikoa. Haizeak eragiten edo sortzen duen energia da. Gizakiak erabili zuen lehenengoetarikoa izan zen errotak eta abar mugitzeko, eta gaur egun ere erabiltzen da errota industrialei, bonbei…energia emateko.
* Hidraulikoa. Ibaietako ura da energia honen sortzailea. Ura urtegi batean bilduko da, eta gero, altuera handi batetik erortzen utziko da turbina baten gainera, eta turbinak, jiratzean, elektrizitatea sortuko du.
* Itsas-energia. Energia lortzeko balio duten hiru itsas fenomeno daude: olatuak, mareak eta sakontasunaren araberako tenperatura-aldaketak eta horiek aprobetxatzen dira elektrizitatea lortzeko… Mareak asko mugitzen diren tokietan daude.
No hay comentarios:
Publicar un comentario