2010-03-31

Energia berriztagarriak (Wipikedia)

Ingurumenaren degradazioa, garapen-bidean dauden herrialdeen eta herrialde garatuen arteko desoreka energetikoa, eta baliabide erregaien ahitzea, energia berriztagarrien garapena bultzatu duten faktoreak dira.
          * Inbertsio handiak eskatzen dituzte normalean.
          * Agortezinak edo oso ugariak dira.
          * Baliabide naturalen aprobetxamendua suposatzen dute.

Erabili ahala inoiz agortuko ez diren energiak dira.Ingurumenarekin errespetutsuak dira eta inguruan eskuratu daitezke.
          * Eguzki-energia. Eguzkitik Lurrera erradiazio elektromagnetiko itxuran iristen den energia mota da. Eguzkia iturri agortezina da, eta energia termikoa edo elektrizitatea sortzeko erabiltzen dugu.
          * Biomasa. Prozesu naturalek eraturiko konposatu organikoetatik lortzen da. Esate baterako, hondakinen hartziduraren ondorioz sortutako biogasa. Naturatik zeharka edo zuzenean ateratzen den energia-erregaia da biomasa.
          * Eolikoa. Haizeak eragiten edo sortzen duen energia da. Gizakiak erabili zuen lehenengoetarikoa izan zen errotak eta abar mugitzeko, eta gaur egun ere erabiltzen da errota industrialei, bonbei…energia emateko.
          * Hidraulikoa. Ibaietako ura da energia honen sortzailea. Ura urtegi batean bilduko da, eta gero, altuera handi batetik erortzen utziko da turbina baten gainera, eta turbinak, jiratzean, elektrizitatea sortuko du.
          * Itsas-energia. Energia lortzeko balio duten hiru itsas fenomeno daude: olatuak, mareak eta sakontasunaren araberako tenperatura-aldaketak eta horiek aprobetxatzen dira elektrizitatea lortzeko… Mareak asko mugitzen diren tokietan daude.
          * Geotermikoa. Lurrak bero itxuran gordetzen duen energia da. Hori lortzeko, ura zorupean jartzen da, barnealdeko berotasuna oso handia den tokietan. Ur hori berotzean, ur-lurrun bihurtu, eta ur-lurruna elektrizitatea sortzeko erabiliko da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario