2010-04-28

** EUSKAL HERRIKO BIOANIZTASUNA ** (hiru.com)

Euskadin 57.805 hektareako azalera dago babestuta, hau da, lurraldearen %8a. Horrez gaine, gune natural horiek elkarrekin lotzen dituzten bideen babes espezifikoa kontuan hartzen bada, herrialdearen %30ek dauka nolabaiteko ingurumen babesa.

Euskadin zazpi parke natural, bost biotopo eta 25 zuhaitz berezi daude. Ingurumeneko agintariek nolabait galzorian edo arriskuan dauden 146 animalia espezie eta 136 landare espezie erregistratu dituzte, bai eta 101 paisaia-unitate ere, berezi eta babestu beharrekoak.

Hainbat lekutan dagoen bizitza naturala Europako aberatsenetarikoa da, adibidez: Urdaibai, Butroe, Txingudi, Barbadun, Lea, Orio, Urola, Inurritz, Deba eta Artibai inguruneetakoa.

Oraindik ez dugu gure herrialdean dauden animalia eta landare espezieen kopuruari buruzko ezagutza zehatzik. Euskadiko Administrazioaren xedeetako bat da gure bioaniztasuna eta paisaiak sailkatzea eta horien babesa koordinatzea, lurralde antolaketarako politika orokorraren bidez.
�� Agente ekonomikoak eta ingurumena
Ibaiak ��

No hay comentarios:

Publicar un comentario