2010-04-28

** URAREN AURREZPENERAKO PLANA **

Nekazaritzako erabiltzailea da herrialdeko ur kontsumitzaile nagusia, eta guztira kontsumitzen den uraren %63,3 inguru ureztaketara bideratzen da. Aurrez aurreko Neurriaren helburu nagusietako bat ur aurrezketa sustatzea da, urteko 1.162 Hm3 -raino, ureztaketaz daukagun irudia aldatzeko, eralgitzaile eta kutsatzaile izatetik, uraren kudeatzaile eraginkor eta ingurugiro zaintzailea izatera.
Horretarako eskuragarri den ur erabilera hobetu nahi da, garraioa, banaketa, lursaileko uraren aplikazioa, ur eskatzaile hain zorrotzak ez diren landaketa aukeraketa, edo ohikoez besteko erabilpen hidriko ordezkoen erabilera bezalako ekintzak aplikatuz.

Ekintza hauen helburuak: indarrean jarriko den eremuan ura aurreztea lortzera mugatzea, ureztatzaileak informazio gizartean sartzera lagundu, nekazal giroko komunikazio teknologia berritzaileak ezarriz, ureztaketan eraginkortasun hidriko eta ekonomiko handiagoa lortzeko.Bestalde ureztaketaren modernizazioak kalitatezko enplegu sorkuntza dakar, ureztaketarako ura beste era batera kudeadetzeko gai dena, eta ureztaketarekin lotutako sistema nekazari-industrialarekin zerikusia duen zerbitzu sektore indartsuaren garapena. Enplegu ezaugarrien aniztasunak langile mota guztien parte hartzea ahalbideratzen du, gizonak eta emakumeak, eta horrek zalantzarik gabe, herritarrak finkatzea eta eraginkortasun eremu guztiko bizitza kalitatea hobetzea dakar.


No hay comentarios:

Publicar un comentario