2010-04-28

** NON GASTATZEN DUGU ENERGIA GEHIEN ? **

Etxean, eroso egon nahi dugu; ez dugu hotzik ez berorik izan nahi; argia egunez
eta gauez izan nahi dugu; ur hotza eta beroa izan, dutxatzeko edo garbitzeko;
etxetresna elektrikoak eta jolasak entxufatu; eta, beharrezkoa denean, autoa
erabili, erosketak egiteko edo oporretan joateko.

Neguan hotzari eta udan beroari etxetik kanpo eusteko erabili behar dugu energiagastuaren
zati handi bat. Berokuntza- eta hozketa-gastua da hori, eta horretan
erabilitako energia asko leihoetatik, sabaitik, zorutik eta hormetatik galtzen da.

Nahiz eta etxe guztietan berdin gertatu ez, esan daiteke etxea berotzeko eta
hozteko erabiltzen dela energia gehien, eta, ondoren, argia eta etxetresna elektrikoak
erabiltzeko.

Gure etxeko “azaletik”, garrantzi-ordena honen arabera galtzen da energia eta
dirua:
          1. Lehenengo, leihoetatik.
          2. Bigarren, sabaitik, etxebizitza isolatu edo atxiki batean bizi bagara.
          3. Hirugarren, hormetatik; alabaina, zenbait solairutako etxe batean bizi bagara,
              bigarren lekuan dago gastu hori.
          4.Azkenik, zorutik; izan ere, energia-gasturik txikiena joaten zaigu hortik.

No hay comentarios:

Publicar un comentario